Juankar Alberdi Urnietar preso politikoa espetxean hil zuten (XX. urteurrena)
Juankar Alberdi Martirena, 30 urte zituen preso politiko Urnietarra Herrera de la Mancha -ko espetxean mediku asistentzia ezagatik hil zen 1988ko ekainaren 15ean. Aurten Juankar hil ziguteneko 20. urteurrena betetzen da
Bihotzekoak jota hil zen, gaixorik eta kexu izan arren, behar zuen oinarrizko mediku asistentzia faltagatik.
Juankar heriotzera kondenatu zuen kartzela politika berberak indarrean jarraitzen du eta egun 13 euskal preso politiko dituzte gaixotasun larri eta sendaezinak izan arren bahiturik, askatasun eskubidea ukatuz.
Minbiziak jota dauden presoak ditugu larrienak, Mikel bañez kasu. Baina gainera, adinean aurre egindakoak ere larrienen artean ditugu, espetxealdi luzearen zama daramatenak batzuk: Jon Agirre, Juan José Rego, José Ramón Foruria… Adin batetik aurrera ezintasun larriak sortzen dituzten gaitzei buruz ari gara, edozein egoera eta baldintzetan; edo minbizia bezalako gaitzaz, bizi-baldintza guztiz egokiak behar dituenak aurrera egin ahal ez izateko; edota osasun mentala larriki ukitua duten pertsonak. Gainera, espetxe-araudia berak aukera ematen du (92. art…) gisa honetako gaitzak pairatzen dituen presoa askatasunean uzteko, bere osasunerako egokiena den inguruan bizi ahal izateko. Baina ez hori bakarrik; kontuan izan behar da ere hauetako asko espetxeak edo espetxeko bizi baldintzek zuzen sortutako kasuak direla. Beraz, ardura are handiagoarekin jokatu beharko lukete espetxea eta egoera hauek kudeatzen dituzten arduradunek.
Baina ez, goian aipatzen den bezalaxe, pertsona hauen osasun egoera larria izanik ere ia gehienetan behin eta berriro ukatzen zaie beren osasunerako ezinbestekoa den behin-behineko edo baldintzapeko askatasuna. Hau da, gaur egun aplikatzen ari diren eskandaluzko eta neurrigabeko espetxe-zigorrak kontuan harturik (30, 40 urtekoak), de facto HERIOTZA ZIGORRA aplikatzen ari direla esan daiteke zalantza izpirik gabe.
Gauzak horrela, gaur egun euskal preso politikoei ezartzen zaizkien neurri berezien artean bi azpimarratu nahi ditugu bereziki, beren osasunean zuzen eragiten dituztenak: ia bizitza osorako espetxealdiko zigorra eta ukapen sistematikoa askatasun eskaerari gaixotasun larriak pairatzen dutenentzat. Egungo egoera kontuan izanik, non espetxe zigorraren urteak gero eta gehiago luzatzen ari diren, epe motzean eragin guztiz larria izango dute neurri hauek preso politikoen osasun egoeran. Eta datu aipagarri bat: gaixo larrien askatasunaren ukapen guzti hauek gaur egun gertatzen ari dira, ustezko gobernu aurrerakoi baten pean.
Badago beste faktore bat euskal preso politikoen osasun asistentzia ezan zuzen eragiten duena: konfiantzazko sendagileen bisiten debekua. Izan ere, edozein gaixok eskubide osoa du berak nahi duen sendagilea aukeratzeko, bere egoera edonolakoa izanik ere. Espetxeko arautegia berak onartzen du eskubide hau, baldintza batzuk ezartzen dituen arren; baina espetxe kanpoko osasun asistentzia onartua dago. Orain dela bospasei urtetik hona, berriz, ia sistematikoki ukatzen zaie euskal preso politikoei aukera hau: espetxeko sendagileen esku soilik uzten da beren osasun asistentzia. Eta ukatzeko irizpidea politikoa da soilik, “segurtasun neurri”ekin lotua beti: profesional horiek -espetxeko arduradunen iritziz beti- preso horien inguru ideologikokoak izatea. Edo noiz ala noiz preso gaixoen egoera publikoki salatu izana.
UDALETXE BERRI BAT URNIETAN: Urnietako udalak hamarkada luzeak PNV -ren eskuetan eman ostean, UDA alderdi berriak hartu zuen gidaritza azken hauteskundeak irabazita. Herritarren parte hartzea, ingurumenarekiko begirune eta errespetua, etxebizitza… promesa ugari eta ilusio berriak zekartzaten eslogan mordoa ikusi genituen orduan. Udalak forma berri bat hartu zuen, aldaketa posible zela pentsarazten ziguna.
Behin hauteskundeak irabazita eta ospakizunak amaiturik, udala norekin eta nola gobernatuko zuen erabaki behar zuen UDA -k. PNV -k ekarritako kapitulu ilunekin aspertua zegoen herriarentzat politika berriak martxan jarriko zituztelakoan ginen; dirua kudeatzeko modu gardenak, enpresari eta espekulatzaileen mesedetan ordez, herritarren interesei loturiko proiektuak bultzatzeko… norekin gobernatu behar zuen UDAk? Ezker abertzaleari atearekin muturrean eman ostean, PNV -ren bozkak izan zituen UDA -k alkatetza eskuratzeko. Zeren truke? Inork ez daki, baina egindako promesak haizeak eraman izanak zer pentsatu ematen digute gaur.